Hasierako orrira joan
 
 

BERDINTASUNAREKIN KONPROMISOA


BIDELAN GIPUZKOAKO AUTOBIDEAK, SAko zuzendaritzak adierazi du konpromisoa hartuta daukala enpresaren kudeaketan genero-berdintasuna zeharka bultzatzeko. Izan ere, erabat sinestuta dago berdintasunaren aldeko apustua "balio erantsia" bat dela gure erakundearentzat eta gizarte osoarentzat.

Gure gain hartzen dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipio gure jardueraren esparru guztietan. Horregatik, konpromiso hauek hartzen ditugu:

. Bermatzea enpresan lan egiten duten emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna arlo hauetan: enplegua, prestakuntza, sustapena, soldata- eta lan-baldintzak, laneko segurtasuna eta osasuna, eta ondasun, zerbitzu eta horniduren eskuragarritasuna.

. Erraztea plantilla osatzen duten guztien laneko bizitza, bizitza pertsonala eta familia-bizitza bateragarri egin daitezen, helburu hori bete-betean bultzatuko duten ekintzen bidez eta gizonen eta emakumeen arteko erantzunkidetasuna sustatuta.

. Enpresako langileak sentsibilizatu eta prestatzea Berdintasun Planaren jardunetan inplikatu eta parte har dezaten.

. Hizkuntza eta irudiak sexismorik gabe erabiltzea, bai gure barne-komunikazioetan, bai kanpokoetan.

. Erabiltzaileei zuzendutako zerbitzuetan genero-berdintasuna integratzea.

. Beste enpresa batzuk eta herritarrak berak sentsibilizatzeko baliagarriak izango diren berdintasunezko balioak sustatu eta hedatzea, eta ildo horretan gizarte-aldaketak lortzen lagunduko duten jardunak abiaraztea.

Berdintasun-planak ezarrita gauzatuko dira adierazitako printzipioak. Plan horiek hobekuntzak ekarri beharko dituzten aurreko egoerarekiko.

Zuzendaritzak pertsonalki hartzen du bere gain konpromiso hori, beharrezko baliabideak zuzenduta, egindako jardunak jakinarazita, eta langileen eta enpresan lan egiten duten guztien legezko ordezkaritzaren parte-hartzea bultzatuta.