• Emergentzietako zerbitzuak jakinaren gainean jarri; 112ra deituta edo SOS zutoina erabilita. Nahitaezkoa da ahalik eta zehatzenen esatea: non zauden, larrialdiaren arrazoia, zauriturik balego zein egoeratan dagoen eta inguruko arriskuak zein diren.
• Ez mugitu zaurituak, ezta iraulketa kasuetan ere. Hur-hurreko sute-arriskuetan edo beste egoera latzetan bakarrik mugi daiteke. Harrapatuta daudenengana hurbildu eta lasaiarazi. Dena den, emergentzietako zerbitzuei utzi behar zaie egin beharrekoa egiten.
• SOS zutoinera joateko inoiz ez gurutzatu autobidea eta ez joan asfaltozko bidetik.
• 2 km-tik behin SOS zutoinak daude. Zutoinaren bidez zuzenean Bidelaneko zentoarekin hitz egingo duzu, eguneko 24 orduetan.
|