• Geratzeko aukerarik izanez gero, ibilgailua leku seguruan utzi, zirkulaziorik ez dagoen tokian eta piztu larrialdi-argiak.
• Autoaren kontaktua kendu eta autotik irten baino lehen, auto barruan jantzi txaleko-islatzailea. Ondoren, irten eta ipini larrialdietako triangeluak autoaren alde banatan eta 50 m-ra.
• Jar zaitez babestokiaren atzean edo gune berdean.
• Komeni da begiratzea ea gasolinak edo olioak ihes egiten dion autoari; hala, autobideetako zerbitzuei esateko.
• Autotik urrundu baino lehen berrikusi: esku-balazta eta martxa jarrita utzi dituzun eta autoa ongi itxita eta alarma ipinita dagoen, alarma izango balu, noski.
• Balioa duen objekturik ez utzi agerian.
|