Hasierako orrira joan
 
 
 
   
 

Webgune hau Bidelan Gipuzkoako Autobideak, S.A. jabetzapekoa da. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan dago izena emanda. Tomoa: 2019; Folioa: 1; Orria: SS-22048; Inskripzioa: 1.a; IFK: A20806329; eta egoitza: Amezketarren Plaza, nº 10 - 20010 Donostia-San Sebastián.

 
 

I.- Erabiltzaileak

Bidelanen web orrira (www.bidelan.com) sartzeko nahiz erabiltzeko eskubidea erabiltzaile egiten denari dagokio; une horretatik aurrera eta inolako erreserbarik gabe dauden baldintza orokorrak eta baldintza partikularrak onartzen dituenari, alegia.

Azken horiek onartuko dira; betiere,  web orriko hainbat zerbitzu eta edukirekin harremanetan dauden baldintza orokorrak osatzen, moldatzen edo ordezkatzen badituzte.

II.- Web orriaren erabilera, zerbitzuak eta edukiak

Erabiltzaileak web orria  eta hango  zerbitzuak eta edukiak erabiltzeko konpromisoa hartuko du; indarrean dagoen legeria, fede ona, oro har onartutako erabilerak eta ordena publikoa hautsi gabe.  

Hala, debekatuta dago web orria erabiltzea Bidelanen edo beste baten kontrako helburu bidegabeekin edo kaltegarriekin; web orriko funtzionamendu normala edonola oztopatu edo kalteak eragin ditzakeena, alegia.

Edukiei dagokienean (informazioa, testuak, grafikoak, soinu nahiz irudi artxiboak, argazkiak, diseinuak, etab.), debekatuta dago:

. Kopiak egitea, banatzea edo aldatzea; legezko titularraren baimena eduki arte edo legalki onartua izan arte, behintzat.

. Bidelanen edo haren  legezko titularren edozein eskubide urratzea.

. Merkataritza edo publizitatea lortzeko helburuarekin erabiltzea, hertsiki onartuta daudenetatik ezberdinak direnekin, alegia.

. Erabiltzailearen eskutan ez dagoen beste bide batetik web orriko edukiak lortzen saiatzea; esaterako,  gaur egun, sarean hainbat modu erabili ohi dira. Bidelaneko web orriari ez zaio inolako kalterik eragin behar.

III.- Aldebakarreko aldaketa

Bidelanek aldebakarreko aldaketak egin ahal izango ditu aurrez inolako abisurik eman gabe; betiere, egokia ikusten badu web orriko egitura eta diseinua, edo haren zerbitzuak, edukiak eta sartzeko eta erabiltzeko baldintzak aldatzea edo kentzea.

IV.- Beste estekak

. www.bidelan.com orriak beste orri  batzuen edukietara heltzeko loturak eman ditzake. Esteka horien helburu bakarra ERABILTZAILEARI informazioa osatzeko aukera ematea da.  Bidelan, ordea, ez da izango aipatu loturetara sartzeagatik ERABILTZAILEAK izan ditzazkeen ondorioen arduradun.

V. Bermeak eta erantzukizunak baztertzea

Bidelanek ez du inolako bermerik emango eta ez du inolako kalte-galeren erantzukizunik hartuko, ondorengo kasuetan:

. Web orriaren erabilgarritasunak, mantenuak eta funtzionamentu eraginkorrak, nahiz bertako zerbitzuek edo edukiek huts egitea. 

. Erabiltzaileak espero duenerako, edota haren betebehar zehatzetarako, hots, haren beharrak asetzeko, Web orriak izaten dituen egokitzapenak edo balioak nahiz zerbitzuek edo edukiak erabilgarriak ez izatea.

. Edukiek birusak, programa maltzurrak edo kaltegarriak izatea.

. Erabiltzaileek edukiak nondik hartu, lortu, biltegiratu, zabaldu edo ematen dituzten.

. Indarrean dauden baldintza orokorren, fede onaren, oro har onartutako erabilpenen, ordena publikoaren, webgunearen, bertako zerbitzuen edo edukien kontrako erabilpena egitea; bidegabea, zabarra, iruzurrezkoa eta kontrakoa, alegia.

. Webgunean erabiltzaileei emandako beste batzuen zerbitzuen zilegitasuna, kalitatea, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna.

. Hirugarren batzuek web orriaren bidez erabiltzaileei emandako zerbitzuek bete behar dituzten betebeharrak eta konpromisoak ez betetzea.

VI. Iraupena

Web orriko zerbitzua prestatzeko epea eta zerbitzuak behar izango duen iraupena mugagabea da. Aipatutakoari kalterik egin gabe, Bidelanek eskubidea du web orriko zerbitzuak emateko, eteteko, geldiarazteko edo kentzeko; baita hirugarren baldintzan jasota dauden moduko edozein zerbitzuren kasurako ere.

VII. Jabetza intelektuala

Jabetza intelektualeko eskubideak gorde ahal izateko, edozein erabiltzailek edo hirugarren batek legezko eskubideak urratu dituela uste badu Bidelani egoeraren berri eman beharko dio; esaterako, web orrian eduki zehatz bat sartu duelako. Ondorengoak eman beharko dizkio Bidelani:

. Ustez eskubideak urratu dituenaren datu pertsonalak. Erreklamazioa interesatua ez den beste batek aurkezten badu, nongo ordezkari den adierazi beharko du.

. Jabetza intelektualaren eskubideek babestutako edukiak eta web orrian ipinitako kokalekua aipatuko ditu. 

. Aipatutako jabetza intelektualeko eskubideen akreditazioa.

. Berariazko aitorpenean interesatuak argi utziko du jakinarazpenean emandako informazioa  egia izatearen  erantzule dela.

Hirugarren batzuek emandako edukien jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen egiazkotasunaren ardura eurena bakarrik da.

VIII. Aplika daitekeen legedia eta jurisdikzioa

Indarrean dauden baldintza orokorrak Espainiako legegintzak zuzenduko ditu.

Bidelan eta erabiltzailea, dagozkien beste edozein eskumeni uko eginda, erabiltzaileen helbideen epaitegien eta auzitegien jurisdikziopean jarriko dira; web orriko zerbitzuen inguruan sor daitezkeen galderei edo jarduerei erantzuteko, zerbitzuen eta edukien eta batez ere, ezarritako interpretazioaren aplikazioa betetzen den ala ez ikusteko. Erabiltzailearen helbidea Espainiatik kanpokoa izanez gero, Bidelan eta Erabiltzailea, dagokien beste edozein eskumeni uko eginda, Madrilgo epaitegiaren eta auzitegiaren jurisdikziopean jarriko dira.