Nola jarri:
 |
|
T BIDEA berria aurrealdeko beiran dagoen atzera-ispiluaren ondoan ipini behar duzu.
Eta ez duzu INOIZ mugituko.
Ongi funtzionatzeko BETI leku berean izan behar duzu, mugitu gabe. |
Nola funtzionatzen du T BIDEAK
1. Aurrealdeko haizetakoaren goialdean ipini, atzera-ispiluaren inguruan. Ez ezazu mugitu; izan ere, pasabidean ongi funtzionatzeko beti finko egon behar du.
2. T BIDEA erabiliko dutenentzat sarrera eta irteera bideak ongi adierazita egongo dira. Bide berezi horiek edo beste edozein, bai eskuz bai txartelez ordaintzekoak, erabil ditzakezu; beti ere, T BIDEA ipintzen badu argibide-taulan.
3. Ordainlekutik pasatzean barrerak zure T BIDEA antzemango du. Eragiketa zuzen burutu bada, tresna horrek soinua egingo du eta ibilgailua geratu gabe zure kontu korrontetik kenduko dizute ordaindu beharrekoa.
4. Zure T BIDEAk edozein arazo emanez gero, autobideko edozein langileri jakinarazi. Hark lagunduko dizu.
Eta zalantzarik izanez gero, dei iezaguzu zenbaki honetara: 900 500 300
|