Oinarrizko arauak
• Seinaleei kasu egin edo errespetatu. Gure autobideko abiadura-muga gogoratu (Gehienez 120 Km/h eta gutxienez 60 km/h ).
• Euria ari duenean abiadura murriztu eta segurtasun-distantzia gorde.
• Seinale aldagarrietan ipintzen dituzten mezuei kasu egin.
• Saia zaitez autobidean ez geratzen; ezta autobideko sarreretan eta irteeretan ere.
• Errepidera irten aurretik ziurtatu ez datorrela beste ibilgailurik.
• Irteteko aldez aurretik jar zaitez eskuineko bidean.
• Saia zaitez bidez aldatzen. Aurretatzeko araudiak dioen bezala seinalatu eta beti ezkerretik aurreratu.
• Aurreratu, bidez aldatu edo gelditu aurretik, atzerako ispiluak begiratu.
• Ahal duzunean zure bide berera sartu nahi duten beste ibligailuei sartzen urtzi.
• Erabil ezazu beti segurtasun-uhala; bai aurreko eserlekuetan bai atzekoetan.
• Kasu egin errei bakoitzean nola ordainduko den dioten mezuei eta euretara arretaz gerturatu.
• Ez erabili bazterbidea, larrialdiren bat ez bada. Kasu horretan larrialdi-argiak eta arrisku-triangeluak erabili. Ibilgailuan beste norbait badago, eskuineko aldetik irtengo da.
• Noranzkoa aldatzea, atzera jotzea edo errepideko erdibitzailean sartzea debekatuta dago.
• Mugimendu guztiak aldez aurretik jakinarazi. Gogoan izan keinukariak informatu egiten duela baina ez duela inolako eskubiderik ematen.
|