Azelerazio-erreia
Zirkulazioa begiratu.
• Beste bidean sartzeko arriskurik izanez gero, erreiarren hasieran geratu.
• Arriskurik izan ezean jarraitu aurrera.
• Maniobra seinalizatu
Dezelerazio-erreia
• Aldez aurretik maniobra seinalizatu.
• Jar zaitez bide egokian lehenago.
• Ahalik eta azkarren sartu dezelerazio-erreian.
• Abiadura pixkanaka murriztu.
• Oso garrantzitsua da zirkulazioa begiratzea.
Erreien erabilpena
• Eskuineko bidea erabili. Besteak ere erabil ditzakezu zirkulazioak hala eskatzen duenean; halere, inoiz ez oztopatu horiek.
• Erreiz aldatu nahi duzunean aldez aurretik seinalizatuko duzu eta lekualdatzea bat-bateko mugimendurik gabe egingo duzu.
Egokitzeko aldia
• Autobidea utzi eta gero, gidatzeko modua errepide arruntera egokitu behar duzu; abiadura bide berrira birmoldatuko duzu eta errepideko ezaugarriak kontuan izango dituzu.
Arreta gutxitzen denerako aholkuak
• Ibilgailua ongi aireztatua eraman.
• Atsedenguneetan edo atseden hartzeko zerbitzuetan geratu.
• Ez luzatu gidaldia jan gabe edo alkoholik ez duen edaririk edan gabe.
|