Hasierako orrira joan
 
 
 
   
 
Deskontu-plana A-8a askotan erabiltzen duten pertsonentzat egindako programa da. 2003ko ekainaren 5era arte indarrean zegoen "Bidesari soziala" ordezkatuko du. Hala, ondorengoak lor daitezke: 
 
 


. %25eko deskontua izango du hileko lehengo bidaiatik zortzigarrenera, baldin eta hilero 5 bidaia baino gehiago egiten baditu. 
. %55eko deskontua izango du hileko zortzigarren bidaiatik hogeigarrenera.
. %75eko deskontua izango du hileko hogeitabatgarren bidaiatik aurrera.

Deskontu horiek Gipuzkoako ibilbiderako bakarrik balio dute eta horiek lortzeko beharrezkoa da: 

. Pertsona fisikoa izatea. 
. Ibilgailu arina gidatzea.
. Kontu korronteren bat izatea ondorengo finantza-erakunde laguntzaileren batean: Banco Guipuzcoanon, Kutxan , Caja Rural de Navarra-n, Iparkutxan, Euskadiko Kutxan,La Caixan edo Bankoan .
. Gipuzkoako herriren batean erroldatua egotea; hori ziurtatzen duen Udaleko ziurtagiria behar duzu.
. Gipuzkoako Foru Ogasunaren aurrean zerga-betebeharren jakinaren gainean egotea, gertuen duzun  ogasuneko delegazioan eska dezakezun ziurtagiri baten bidez. 

Deskontu-plana eskatzeko lau finantza-erakundeetako batera jo; Banco Guipuzcoanora, Kutxara , Caja Rural de Navarra-ra, Iparkutxara, Euskadiko Kutxara,L a Caixara edo Bankoara, alegia. Eurak  arduratuko dira ordainketa-tresna emateaz ; hau da, TAGa.

TAGa urrutiko ordainketa egiteko tresna da eta bereziki horiek erabiltzeko egokitutako bideetarako da. Autobideetako ordainlekuetan ibilgailua geratu gabe ordaintzeko balio du.