1.- Auto-ilarak

Hainbat arrazoirengatik sor daitezke auto-ilarak: hobetzeko obrengatik, mantentze-lanengatik, edota aurreikusi ezin diren egoerengatik, adibidez, istripuengatik edo matxurengatik.

Gertaera guztiak behar bezala adierazita daude seinaleekin; bai gune horretarako sarreretan bai autobide osoan. Horiek eragin ditzaketen kalteen berri ematen dute taula batzuek (oztopatutakoa errail bat den, abiadura zenbat gutxitu behar den, etab.), erabiltzaileek aintzat hartu eta, egokia ez dela baderitzote, beste bideren batetik joatea erabaki dezaten.

Zure segurtasunaren alde egiten dugu, bai eta autobidearen erabiltzaile ororen eta bertan lan egiten dutenen segurtasunaren alde ere.


2.- Ordainketa itzultzea

Autobide honetan kanon bat kobratzen da. Bidean lanek eragindako oztoporen bat egonez gero (hobetzeko obrengatik, berrikuntzengatik, mantentze-lanengatik nahiz aurreikusi ezin diren egoerengatik; istripuengatik, adibidez), horiek seinaleztatu egiten dituzte eta bidean eragin ditzakeen kalteen berri ematen zaie erabiltzaileei. Hala, erabiltzaileek aintzat hartu eta, egokia ez dela baderitzote, beste bideren batetik joatea erabaki dezakete.


3.- Seinaleztatu gabeko auto-ilarak

Une jakin batzuetan, aurreikusi ezin diren arrazoiengatik eta guk eta horiek sortu dituztenek nahi izan gabe (istripuak, matxurak, etab.) sortzen dira auto-ilarak; arazoak berehala konpontzen saiatzen gara.

Horrelako egoera baten aurrean, azkartasun handiz, jokabideen eta seinaleen protokoloak jartzen ditugu martxan errepidean, autobideko erabiltzaileei laguntza eta segurtasuna eskaini ahal izateko.

Gertaeraren berri ematetik seinaleak jarri arteko denbora-tartea laburra izanda ere, eragin egin diezazuke.

Istripuko laguntzaren eta seinaleen protokoloarekin batera, autobidean jarritako argibide-taulek aldez aurretik ematen dute gertaeraren berri.


4.- T Bideak gaizki funtzionatzea

Teleordainketa sistema berriari eta "T Bideak" izeneko bide azkarren funtzionamenduari esker, ordainlekuetan gelditu gabe ordain daiteke, eta horrek zirkulazioa arintzen laguntzen du.

Tresna horrek ongi funtziona dezan, ezinbestekoa da ibilgailuaren beiraren barnealdeko erdigunean eta goian jartzea; halaber, beirak garbia egon behar du.

Baldintza horiek bete arren ez badu ongi funtzionatzen, tresna eman zizuten finantza-erakundera jo beharko duzu, horren truke berria eman diezazuten. Izan ere, egun finantza-erakundeek ematen dituzte tresna horiek.


5.- Barrerak igotzea

BIDEGI Azpiegitura Erakundeak barrerak igotzeari buruzko ekintzarako protokoloa du ezarrita. Horrela, ordainlekuetan zirkulazio guztiaren kanona kobratzeko gai ez direnean, eta erabiltzaileen segurtasuna arriskuan jar dezaketen ilarak sortzean, doan pasatzen uzten zaie ibilgailuei, normaltasuna etorri artean.

Gaur egun, ia auto-ilararik ez da sortzen kanonak kobratzearen ondorioz. Izan ere, kabina gehiago jartzeko inbertsioak egin dira, adar berriak eraiki dituzte eta teleordainketa sistemak arrakasta izan du.

Zirkulazioa arintzeko helburu horrekin berarekin, eta Irungo ordainlekuari dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Frantziako agintaritzak barrerak igotzeari buruzko protokolo bat sinatu dute. Frantziako Biriatu ordainlekuan autoak ez pilatzea eta Irunen ilarak saihestea da helburua. Ondo kudeatzeko, Bidelanek kamerak instalatu ditu, zirkulazioa kontrolatzeko eta egoera bakoitzari dagozkion erabakiak hartu ahal izateko.