A-8 autobideak Gipuzkoako zatian orotara 75 km-ko luzera du. Elkarren artean
lotuta dauden bi zatiz osatua dago, bat ordainsaririk gabekoa, Donostiako
saihesbidea izenez ezaguna.
Behobiako nazioarteko zubitik Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko mugaraino
hedatzen da.
Kobratzeko 12 gune ditu, 37 sarrera, eta 47 irteera eta kudeaketarako kabinak 76
dira, horietatik zortzik bi norabideetarako balio dute.
AP-1 AUTOBIDEA (Eibar-Gasteiz/Vitoria)
2005ean lehiaketa publiko bidez Bidegi azpiegitura
Agentziak Bidelan enpresari esleitu zion AP-1
(Eibar-Vitoria/Gasteiz) errepidearen ustiaketa, mantentzea eta kontserbazioa 10
urteko eperako, eta beste bost urtez luza daiteke. Dena den, enpresa hori
2003ko abendutik lan horietan ari zen behin-behineko kontratupean, irekita
zeuden ibilbide zatietan.
AP-1 eraikitzen ari diren autopista da, eta zatiak erabilgarri bilakatzen diren
neurrian, Bidelan bere lan-eremua zabaltzen joango da, AP-1
guztia martxan jarri arte.
Eibar-Vitoria/Gasteiz autobidea 46,20 km luze izango da. Iparraldean A-8
autobidearekin bat egiten du Eibarren (Maltzaga) eta beste muturrean AP-1ekin
bat egingo du.
Autobidea iparraldetik hasi dira eraikitzen. Gaur egun hiru zatitan dago
martxan, eta Arrasateraino heltzen da.
Autobidea, eta Arrasatetik Gasteizera osatuko duten gainerako zatiak 2008rako
prest egotea aurreikusten da.
Gaur egun autobideak kobratzeko 3 gune ditu: Bergara iparraldean, Bergara
hegoaldean eta Arrasaten. Horietako bakoitzean, 4 sarrera gune eta beste lau
irteera gune ditu. Orotara 22 kabina kudeatzen ditu Bidelanek,
horietatik bik bi norabideetarako balio dute.
