-
-
-
-
-
1. Autobidea erabiltzeagatik dirua kobratzea
Bidelan da kobratzeaz arduratzen dena. Ibilgailu motaren eta
egindako kilometroen arabera autobidea erabiltzeagatik kanona kobratzen die
erabiltzaileei.
Bai A-8 autobidean, bai AP-1-en, erabiltzaileek hiru ordainketa modu dituzte
eskura: esku-dirutan, txartel bidezko ordainketa eta tele-ordainketa, VïaT
izenez ere ezagutzen dena.
2. Mantentzea eta kontserbatzea
Bidelan enpresa hondatzen diren errepideko osagaiak konpontzeko
lanez arduratzen da, baita azpiegitura osatzen duten elementuak berritzeko eta
hobetzeko zereginez ere:
-
Tunelak.
-
Ordainleku-sistemaren eta errepideen kontrolaren mantentzea.
-
Ondorengoak berritu eta berriro jartzeko lanak:
- Zoruak
- Seinaleztapen horizontala eta bertikala.
- Inguruko itxiturak.
- Drainatzea.
- Argiztapena.
- Euste langak...
3. Garbiketa lanak
Azpiegituraren osagai guztiak mantentzeko eta garbitzeko baliabideak jartzen
ditu, hala nola:
-
Kanona kobratzeko guneen garbiketa.
-
Oinezkoen babesguneen, erdibitzaileen, areken, atsedenlekuen eta aparkalekuen
garbiketa.
-
Mendien mozketaren, lubeten eta errepideen inguruetako garbiketa-lanak.
-
Landaretza moztea eta garbitzea bazterbideetan, areketan, erdibitzaileetan,
errotondetan, etab.
-
Argiztapen osagaien garbiketa.
4. Bideen kudeaketa
Bidegirenak diren bi kontrol-gune kudeatzen dira: Zarautzen
(A-8) eta Bergaran (AP-1). Bertan biltzen dira zaintze-lanetarako eta
bide-kudeaketarako baliabide aktiboak.
Haietatik, ondorengo zerbitzuak ematen ditugu:
-
Pista zaintzaren koordinazioa.
-
Istripuetan arreta eskaintzea.
-
Gertaeren arreta: galtzadatik oztopoak kentzea, behin-behineko arrisku-egoeren
seinaleztapena, ur-putzuak garbitzea, kartelak kentzea eta abar.
-
Seinaleztapen panel aldakorren kudeaketa.
5. Erabiltzaileari arreta
Erabiltzailearentzako Arreta Guneak (CAU) kontsulta-zerbitzua du edozein eratako
kexari eta erreklamaziori buruzko lehen mailako informazioa eskaintzeko eta
kudeatzeko.
Zerbitzu horren bidez, 900 500 300 doaneko
arreta-telefonoarekin jar daitezke erabiltzaileak harremanetan, baita Bidelan
web orriko ere.
|