Bidegik berriz, Gipuzkoa zatiko A-8 autobidea
hiru errailetara zabaltzeko lanen eta Donostiako bigarren ingurabidearen
eraikitzearen konpromisoa hartu zuen
. Autobidearen erabiltzaileek segurtasun maila handiagoa dute,
izan ere, A-8 errepideko zati askotan asfaltoa berriro jarri dute,
hala nola, Pasaian, Elgoibar-Zarautz, Elgoibar-Eibar eta Eibar-Ermua tarteetan,
eta berriro bihurguneak egin dituzte bihurgune itxienetan.
. Laguntzarako leku berriak jarri dituzte; hala, 2 kilometrotik 2 kilometrora
larrialdietarako telefonoa dago.
. Trafikoa arindu egin dute, ondorengoen bidez:
| |
. Zarautzen eta Irunen ordainketa-kabinak
berritu egin dituzte eta kopurua handitu egin dute, |
| |
. Irun MO ordainleku berria ireki dute eta, |
| |
. Vía T izeneko teleordainketa sistema berria ezarri
dute. Teleordainketa zerbitzu arruntari esker, Vía T transmisorea duten
ibilgailuek gelditu gabe ordainsaria ordain dezakete, irismen motzetan
oinarritutako uhin bidezko kontrol sistema moderno baten bidez.
|
. Tuneletako argiztapena berritu egin dute, eta, gainera, berriro margotu
dituzte barrutik, gidariaren ikusmena hobeto egokitu dadin.
. Kontrol eta zaintza sistemen arloan teknologia berrietan egindako
inbertsio handiak bide-kudeaketa hobetzen lagundu du. Besteak
beste, bideozainketarako kamerak, Behobia-Biriatu pasabidean auto-ilarak edo
beste zenbait gertakari antzemateko eta neurri egokiak hartu ahal izateko.
2008an Bidelanek eraikin berri bat eraiki zuen Zarautzko Kontrol Zentrurako
eta Behobia eta Biriatou arteko bidea berritu zuen.
|