MAILAK: Ura, olioa, haizetako-garbigailuaren likidoa edo balazta-likidoa.
BATERIA: Zama, likidoak eta borneak begiratu.
PNEUMATIKOAK: Marrazkia eta errodadura banda begiratu. Fabrikatzaileak gehiegizko pisurako
emandako neurrian mantendu presioa; ordezko gurpilarena ere bai.
BALAZTAK ETA MOTELGAILUAK: Komenigarria da balazten pastillak, likidoa, zapatak eta diskoak begiratzea. Eta kontuan izan hondatutako motelgailuekin balaztatzea luzatu egiten dela eta bihurgune handi batean edo zoru desberdindu batean kontrola gal dezakezula.
DIREKZIOA, ARGIAK: Ongi funtzionatzen dutela ikusi ondoren –atzerako martxako argiak eta lainotako faroak ahaztu gabe- , komeni da argi-sorta ongi erregulatuta dagoela berrikustea. Batez ere, gauez gidatu behar baduzu.
HAIZETAKO-GARBIGAILUA – BEIRAK: Haizetako-garbigailuak egoera onean izan behar dute beti; adibidez, euriari
aurre egiteko. Baita beirak ere; izan ere, pitzatutako edo zulodun beira bat
errazago apur liteke eta horrek, sekulako arriskua eragingo luke.
KARBURAZIOA..
UHALAK: Banaketa-uhalak noiz aldatu behar diren berretsi behar duzu.
Nahitaezko elementuak aztertu behar dituzu. Izan ere, matxurarik izanez gero, ibilgailua hornituta izan behar duzu: larrialdietarako triangelu parea, katua, erremintak, argi-jokoak, ongi ikusteko moduko txaleko-islatzailea eta ordezko fusibleak.
|