Hasierako orrira joan
 
 
 
   
 
Bidelanen, gure jarduerarekin eskaintzen dugun zerbitzu publikoaz haratago joan nahi dugu, eta, beraz, gizarte konpromisoa hartu dugu. Horregatik, 2004 urtetik Oreki fundazioaren BIDELAN KIROLGI txirrindularien taldeababesten dugu.
 
 


Taldea babestean partekatu nahi dugun proiektu zoragarria aurkitu dugu. Herrialdean sustrai sakonak dituen kirola garatzen laguntzeaz gain, txirrindularien talde amateur bat babesteak suposatzen duen ahalegina eta ilusioa jakinarazi nahi dugu.

Baina garrantzitsuena, Oreki fundazioarekin partekatzen ditugun baloreak dira. Pertsonaren heziketa eta promozioaren alde azaltzen gara eta talde-lanean sinisten dugu, modu horretan soilik lortu ditzakegulako gure helburuak.

Orekin arreta handia jartzen diote bai txirrindularien taldeko garaipenei baita banakakoei ere. Bidelanen taldeko lanak kolektiboaren gaitasuna garatzen duela uste dugu, pertsona bakoitzaren hazkunde profesionalaren aldeko apustua eginez.

Iñaki Konde, 55 urteko euskal triatleta, Hegoafrikako Port Elizabeth-en pasaden martxoaren 19an izan zen Ironman txapelketan partehartu zuen Bidelanen babespean. Port Elizabeth-en izan zen froga hau Hawain izango den Munduko Txapelketarako sailkapenerako baliagarria izan zen.