Hasierako orrira joan
 
 
 
   
 
Deskontu horiek A-8 autobideko Gipuzkoako tarterako dira eta ondorengo ezaugarri guztiak betetzen dituztenek deskontu horiek lortzeko aukera izango dute: Gipuzkoako egoiliarrek, ibilgailu arinak erabiltzen dituzten pertsonek, zerga-betebeharrak beteko dituztela dakitenek eta «Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SA»-k ipinitako baldintzak eta ordainketa sistemak beteko dituztenek.
 
 


Deskontu horiek egindako bidaien arabera aplikatuko dira eta ondorengoak dira:

%25eko deskontua izango du hileko lehengo bidaiatik zortzigarrenera, baldin eta hilero 5 bidaia baino gehiago egiten baditu.

%55eko deskontua izango du hileko zortzigarren bidaiatik hogeigarrenera.
%75eko deskontua izango du hileko hogeitabatgarren bidaiatik aurrera.


Une honetako Foru Dekretuan aurreikusitako deskontuak A-8 autobideko erabiltzaileei aplikatuko zaizkie, jarraian azalduko ditugun baldintzak baditu. Euren akreditazioa eskaera egiteko unean egingo dute Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SAko kolaboratzaile diren banketxeetan edo aurrezki kutxetan.

• Aipatutako entitateetan kontu korrontea izatea.
• Gipuzkoako herriren batean erroldaren ziurtagiria aurkeztea. 
• Zerga-betebeharren berri duzunaren egiaztagiria aurkeztea.

Ondorengo banketxeetan kontrata dezakezu: