• Haurrekin bidaiatu behar baduzu, eguzki-erradiazio gutxien dagoen orduetan bidaiatu behar da -goizean edo iluntzean- eta aldizka geldialdiak egin behar dira. Hala, txikiak lasai joango dira. Gainera, txikienei txokolatea edo txokolatezko produktuak eman behar zaizkie.
• Kontuz ibili aire girotuarekin; izan ere, ingurunea lehortzen du eta autotik irtetean tenperatura aldaketa handiak eragiten ditu. Gomendagarria da aldian behin autoko lehioak irekitzea; hala, bidaiarien lekua hezetzeko.
• Zorabioa saihesteko merkatuan dauden konponbideak hartu.
• Ez bidaiatu denbora luzez etenik egin gabe. Bi orduro edo 200 kilometro egin ondoren komeni da atseden hartzea.
• 2-3 orduro gelditu eta 15 minutuko atsedena hartu eta kontzentrazio-falta, logura edo neke zantzurik somatuz gero, berehala geratu.
• Ez ezazu finkatu iristeko ordurik; bestela, urduriago jarriko zara eta zuhurtziarik gabe gidatuko duzu. Neke zantzurik somatuz gero geratu gutxienez 15 minutu; arnasa hartu edo behar beste denbora hartu atseden hartzeko.
• Botikina eraman; analgesikoekin, bendekin, desinfektatzailearekin, antidiarreikoarekin eta hainbat infekzio sendatzeko espektro zabaleko antibiotikoekin.
• Betaurrekoak behar dituztenek; ordezko betaurrekoak ere eraman behar dituzte.
• Alkoholik ez edan eta ez hartu kafe gehiegi.
• Botikaren bat hartuz gero, kontuz ibili; izan ere, batzuk logura eta beste batzuk euforia ematen dute.
• Neurriz jan. Izan ere, arin janda biziago sentituko duzu zeure burua. Bidaia luzea egiteko komenigarria da egoki jatea; proteina eta bitamina askoko elikagaiak jan, esaterako. Saihestu gantza dutenak, kaloria askokoak eta haizetsuak diren elikagaiak.
|