Hasierako orrira joan
 
 
 
   
 
Ezarritako kanonen ondorioz, ibilgailuen sailkapena ondorengoa da: 
 
 

1 Kategoriakoak = Arinak



• Sidekarra duen edo ez duen motorra.

• Atoirik ez duen automobila.

• Ibilgailu atoidunak; baina ardatzean ordezko gurpilik ez dutenak.

• 2 ardatzdun eta 4 gurpildun mikrobusak, furgoiak eta furgonetak.

2 Kategoriakoak = Astunak I



• 2 ardatz eta 4 gurpil dituzten automobilak; ordezko gurpila duen ardatz bakarreko atoiarekin.

• 2 ardatz eta 4 gurpil dituzten furgoiak eta furgonetak; ordezko gurpila duen ardatz bakarreko atoiarekin.

• 2 ardatz dituzten kamioiak eta autobusak; ardatz bakarreko atoiarekin edo gabe.

• 3 ardatz dituzten kamioiak eta autobusak. 

3 Kategoriakoak = Astunak II



• 2 ardatz eta 4 gurpil dituzten automobilak eta mikrobusak; bi ardatz edo gehiago dituzten atoiarekin eta gutxienez ordezko gurpila duen ardatz bakarrarekin. 

• Furgonetak eta furgoiak ( 2 eje eta 4 gurpil dituztenak eta 2 ardatz edo gehiago dituzten atoiarekin eta gutxienez ordezko gurpila duen ardatz bakarrarekin). 

• Kamioi eta autobus atoidunak edo atoirik ez dutenak; baina 4 ardatz edo gehiago dituztenak.