T Bidea teleordainketa zerbitzu berria
da: uhin laburreko urrutiko kontrol sistema modernoari esker
geratu gabe ordainduko duzu bidesaria.
T Bidea-transmisorea duten ibilgailuek ordainketa sistema
hori onartzen duten bidetik pasa beharko dute ordainlekuetan.
Errei horietan antena batek T Bideak dituen datuak irakurriko
ditu, Tresna hori autoko haizetakoen goialdean kokatuta
egongo da eta autobideko ordainlekutik igarotzean zuzenean
zure kontu korrontetik edo txarteletik ordainduko duzu ordainsaria.
Bakarra
Espainiako autobide guztietan erabil daitekeen teleordainketa sistema bakarra da. Ordainpeko autobideen kontzesionarioek agindu dute pixkanaka sistema hori ipiniko dutela ordainpeko autobideen sare osoan; hala, transmisore bakar batekin Espainia osoan erabili ahal izango duzu teleordainketa zerbitzua.
Azkarra
T Bideari esker geratu gabe ordainduko duzu eta hala denbora irabaziko duzu. Ordaintzerako garaian denbora irabazteaz gain, T Bidea erabiltzeak auto-ilara posibleak saihesteko balio du.
Segurua
T Bideari esker gidariak ibilgailu barruan egin dezakeen edozein mugimendu edo distrazio saihestuko dira. Izan ere, ez da beharrezkoa izango txanpon, txartel edo ticket bila ibiltzea; hala, gidaria bakarrik gidatzeaz arduratuko da.
Fidagarria
T Bideak segurtasuna bermatzen du pasatzeko eta ordaintzeko garaian.
Ekonomikoa
Ibilgailua geratu beharrik ez dagoenez, erregaia aurreztuko duzu eta,horretaz gain, T Bideak zerbitzu hori duten Espainiako ordainpeko zein autobideetatik pasatu zaren jakiteko aukera ematen du.
Erraza
T Bidea da ordainsaria ordaintzeko sistemarik erosoena eta, gainera, erraz eskura daiteke.
Ekologikoa
Sistema horri esker ez duzu ibilgailua geratu eta berriro martxan jarri beharrik; hala, ibilgailuek maniobra horiek egitean botatzen dituzten gasak saihestuko dituzu. Gainera, ordainlekuetan sortzen diren auto-ilarak ekidingo dituzunez, poluzioa murriztu egingo da.
|