Hasierako orrira joan
 
 
 
 
   
 
. Eraman itzazu beti zirkulazioko baimenaren, ibilgailuen azterketa teknikoaren eta indarrean duzun aseguruaren jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak, eta erne ibili dokumentazioaren datarekin.

 
 

. Europako Batasunetik kanpora bidaiatuko baduzu ezinbestean eraman behar duzu Gutun Berdea; gainera, Trafikoko Buruzagitzan, nazioarteko gidabaimena lortu behar duzu.

. Kontuz ibili NANaren eta pasaportearen datarekin.

. Ez ahaztu ongi ikusteko moduko txaleko islatzailea autoan eta eskura izatea beti; hau da, autotik irten beharrik izanez gero txalekoa jantzita atera behar duzu.

. Bidea aurrez ikustea komeni da; hala, bidaiatzen ari zaren bitartean ez duzu zalantzarik izango eta ez zara galduko. Ahal izanez gero, saihestu trafiko handiko egunak. 112ra dei dezakezu trafikoaren egoeraren berri izateko edo bestela interneten kontsulta dezakezu.

. Autoko giltza-sortaren kopia bat eraman. Hala, ez duzu nahigaberik izango. 

. Atseden hartuz eta arropa eta oinetako erosoekin (oinera ongi lotuak eta labaintzen ez dutenak) bidaiatuz gero, ez zara nekatuko.

. Autoa gehiegi kargatzea arriskutsua da ezingo baituzu ongi kontrolatu. Ahal izanez gero, ez ipini autoko parrillarik, ahal den ekipaje gutxien hartu, egoki banatu eta gidariari ikusmena galaraziko dion ezer ez ipini.

. Hartu zure ibilgailuaren markako tailer ofizialen zerrenda eta ikusi egingo duzun ibilbidean gertuen zein dauden.  Hala, matxuraren bat izanez gero, argi izango duzu non konponduko dizuten autoa.

. Bidaian beharrezko izango dituzun objektu pertsonalak eta bidaiariek ere beharrezko izango dituztenak eskura izan behar dituzu; adibidez, ura, haurrentzat jokoak edo denbora-pasatzeko edozein baliabide.

. Komenigarria da bidaian zure bidaiako asistentzia-etxearen telefonoa eskura izatea; gertakariren  bat gertatuz gero, bitartekari bat izateko eta hala, ez izutzeko. 

. Bidaiari guztiek segurtasun-uhala ipini dutela egiaztatu, zu lehena izango zara. Debekatua dago 12 urte baino gutxiagoko umeak aurreko eserlekuetan eserita daudela bidaiatzea; horretarako homologatutako gailuak erabili ezean, begintzat. Era berean, animalientzat ere gailu bereziak izan behar dituzu.